Nortzuk gara?
Bertatik, Zabalduz koop. eta Fede Pacha & Co enpresen artean 2023an sortutako lankidetza proiektua da. Bi enpresen esperientzia eta jakintza bateratuz, garaiko eta tokiko elikagai osasuntsuak oinarri izango dituen egitasmo gastronomikoa jarri genuen martxan.
Eskaintza gastronomiko zabal honen bidez, bertako elikagaiak Gipuzkoako etxe, enpresa edota jantokietako mahaietan geroz eta presenteago egotea dugu xede. Eta, horretarako, lurraldeko ekoizleen eskutik egiten dugu lan, lankidetzan, lurraldeko elikadura sistema iraunkor eta burujabea sortzeko bidean gure ekarpena eginez.
Hori gutxi balitz, Bertatik-en bidez gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dugu, lurraldeko kohesio sozialaren bidean ere gure alea jarriz.
Lurraldearekiko eta pertsonekiko konpromisoa
Bertatik enpresak lurraldeko bi erronka nagusiri erantzuteko konpromisoa hartzen du:
Elikadura sistema iraunkor eta burujabea
Tokiko ekoizle eta elikagaien aldeko apustua eginez lurraldeko elikadura sistema iraunkor eta burujabea sustatzea.
Argi daukagu janari goxo eta erakargarriak sukaldatzea ez dela nahikoa. Tokiko eta garaiko janari jasangarri eta osasuntsuak ekoitzi behar ditugu, gizartearentzat, ekoizleentzat eta planetarentzat bidezkoak direnak. Erronka honi erantzuteko, tokiko ekoizleekin zein lurraldeko bestelako agenteekin etengabeko lankidetza harremana mantenduko dugu.
Gizarte inklusioa
Gipuzkoan gizarte bazterketa egoeran dauden pertsona asko daude oraindik eta enpresa proiektu honen bidez pertsona hauen inklusio soziolaborala sustatzeko konpromisoa hartu dugu. Enplegu inklusiboaren bidez, egoera honetan aurkitzen diren pertsonak formatu eta sektoreko profesional bilakatzea da gure erronka.