Gertuko
elikagaiak,
bertan
sukaldatuak
Eskaintza gastronomiko zabal baten bidez, bertako elikagaiak Gipuzkoako etxe, enpresa edota jantokietako mahaietan geroz eta presenteago egotea dugu xede eta, horretarako, lurraldeko ekoizleen eskutik egiten dugu lan.
Gainera, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dugu.
Gure eskaintza
Bertako tupper
Sukaldatzeko denbora gutxi eduki arren, modu ekonomiko batean, garaiko eta tokiko elikagaien alde egin dezakezu, elikadura osasuntsu bat bermatuz.
Zerbitzu honen bidez, norbanako zein enpresen elikadura beharrei modu pertsonalizatuan erantzuten diegu, zerbitzu malgu bat eskainiz.
Elikagaien eraldaketa
Tokiko nekazari nahiz abeltzainek ekoiztutako lehengaiak (barazkiak, haragia, esnea...) eraldatu eta balio erantsi handiagoko elikagai bilakatzen ditugu.
Sukaldeen eta jantokien kudeaketa
Sukaldea edota jantokia duten erakunde eta enpresei zuzendutako zerbitzua da. Bezeroaren behar eta nahien arabera, sukalde eta jantoki zerbitzu integrala eskaintzen dugu, eguneroko menu osasuntsuen diseinutik hasita, menua zerbitzatzeraino.